Joan den urtean bezala, aurten ere, Orreaga-Zubiri lasterketan parte hartu dute Iturengo joaldun eta dantzariek. Lasterketa aitzinetik, lasterkari guziei Aurreskua eskaini zieten dantzariek, eta korrikalariak lasterka ari ziren bitartean, joaldunek Zubiriko karrikak alaitu zituzten. Dena bukatzean, helmugara ailegatu ziren lehenengo korrikalarientzat ere astindu zituzten joareak. Dantzariek erakustaldia ere eskaini zieten irabazleei Aurreskua dantzatzeaz gain.