Basurde ehiztariek hasiera ona eman diote denboraldiari

Arkaitz Mindegia 2010eko urriaren 13a

Argazkiko bi basurde hauek azken asteetan ehiztariek gure mendietan botatakoak dira. Utzitako argazkia

Hainbat basurde harrapatu dira

Urrian sartuak garen honetan, herriko ehiztariek prest dituzte postuak, eskopetak eta gogoa ere bai, goizean jeiki eta zerura begiratzeko. Dagoeneko badituzte basurde andana botatuak inguruko mendietan. Gustura biltzen dira goizero ehizara joateko, eta bueltan pozik etortzen dira basurdea edo basurdeak ekarriz. Ea zorte berdina duten usoekin ere.  Usoak pasatzen badira, beraiek eta herritarrek ere bandak ikusiz gozatuko dugu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun