ERREPIDEA ‹ PROTESTA GEHIAGO ORAINGOZ EZ Udalak bertan behera utzi du errepideko hileroko mozketa kanpaina

Itsaso Arrieta 2010eko urriaren 13a

Errepide Plan Berrian alternatibaren bat sartzen duten ikusi arte ez dute mobilizazioekin segituko

ITXAROPENA
Bidegurutzean aurreikusia zegoen itxaroteko erdiko karrilaren asmoa baztertu egin du Nafarroako Gobernuak, eta Errepide Plan Berrian alternatibaren bat sartu arte ez dute     protestarik eginen herritarrek.

Herrira sartzeko eta ateratzeko bidegurutze duina eskatuz azken lau hilabeteotan egin den mobilizazio kanpaina bertan behera utzi du Udalak. Hala jakinarazi dute Paco Errandonea alkateak sinatuta prentsara bidali duten idatzian. Urriaren 7rako aurreikusia zen hurrengo errepide mozketa, baina «azkeneko aldaketen aitzinean» kanpaina bertan behera uztea erabaki dute, «Errepide Plan berrian alternatiba berriren bat sartzen duten ikusi arte».
Doneztebeko IAT egoitzaren inaugurazioan Miguel Sanzekin bildu zirenetik gauzak aldatu egin dira. Bertzeak bertze, bidegurutzean aurreikusia zegoen itxaroteko erdiko karrila egiteko asmoa baztertu egin du Herri Lan Departamentuak. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun