Hegaztien inguruan ekitaldi arrakastatsuak

Irune eta Itsaso 2010eko urriaren 13a

Juan Goñi

Aranzadik eta Bertizko Partzuergoak antolatuta, munduko hegaztien argazki erakusketa egon da ikusgai Kultur Etxean. Urriaren 2an, goizez, Bertizko basoan bisita gidatua izan zen eta arratsaldez txorien kabiak paratu ziren. Herriko Kultur Etxean, berriz, txoriei buruzko hitzaldia izan zen. Urriaren 3an, hegaztien anilatzea egin zuten Lizaietan. Hego-haizea zebilenez, txori bakarra harrapatu zuten: Europan bizi den txoririk ttikiena, bortz gramokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun