Aurten ere, turistek Usategiak ezagutzeko aukera izanen dute bisita gidatuei esker. Asteburu goizetan izanen dira, 09:00etan eta 11:00etan. Laura Elizagoien gidak erran duenez, eguraldiaren arabera ibilbidea Trepa-Bielaren azpitik eginen da nola ehizatzen den ikusteko.