Kultur Egunak

Irune eta Itsaso 2010eko urriaren 13a

Euskara Batzordeak Kultur egunak antolatu ditu. Urriaren 15ean ortzirala, 20:00etan Amaia Zubiria kantari ezagunak kontzertua eskainiko du Elizan Kultur Egunei hasiera emanez.
Urriaren 22an, ortzirala, 15:00etan, txistu kontzertu didaktikoa izanen da Kultur Etxean Irungo Bandaren eskutik. Larunbatean, urriak 23, bertso-afaria eginen da 21:00etan Herriko Ostatuan. Lehengo urteetan bezala, bi bertso eskolen arteko lehia izanen da. Aurtengoan lesakarrak Leitzakoen kontra buruz buru ariko dira.
Kultur Egunei akabera emanen dien ekitaldiak Kultur Etxean izanen dira urriaren 29an, 19:00etan. Alde batetik hizkuntza eskubideei buruzko hitzaldia eta bertzetik, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen sorrerari buruzko bideo emankizuna eskainiko dira UEMA eta Behatokiaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun