Aitzineko urteetan bezala, patata tortilla txapelketak emanen dio hasiera Usategietako bestari. Hiruko taldeak behar dira parte hartzeko eta beraiek eramanen dituzte sua eta beharrezko osagaiak. 18:00etan emanen zaio hasiera txapelketari.
Sari banaketaren ondotik, tortillak probatzeko aukera izanen da frontoian. Lehiaketan apuntatzeko Elutsan edo Herriko ostatuan eman behar da izena urriaren 13a baino lehen. Igandean, berriz, Altxatak frontoian ostatua paratuko du eta bertan taloak eta bokatak ere eginen dituzte, Dantza Taldearentzat dirua ateratzeko.
17:00etan haurrentzako Patxin eta Potxinen ikuskizuna izanen da eta 18:30etik 21:30era Joselu Anaiak-ekin dantzaldia.