Senpere aldeko euskal kantu xaharren eguna urriaren 10ean iraganen da, Amotzen Larraldean. Zortzigarren aldikoz, adin haundiko senpertarrak eta kantu zaleak elgarretaratuko dira kantu zonbaitzuen eskaintzeko.
Azken urteetan, kantu, bertsu eta testu andana bildu ahal izan da bazkari herrikoi hauen karietarat. Bildu den ondare guzia zonbait disketan, bideo eta liburutan hedatu ditu gero Oxtikenekoak elkarteak. Horiek oro balio haundikoak dira gure ahozko ondarearen lekukoak baitira.
Kantu xaharren egunak bide egiten du eta aurten Eneko Bessonart eta Sébastien Etcheverry kantari gazteek lekukoa hartu dute egunaren apailatzearen ardura beren gain hartuz. Besta horretan, eta egun horretako bazkarian parte hartzeko, izenak eman behar dira lehen bai lehen Senpereko turismo bulegorat deituz: 05 59 54 11 69.