Urriruko besta eginen da larunbatean Beintza-Labaienen

Amaia MINDEGIA 2010eko urriaren 8a

Arratsaldean eskulangileek beraien lanak erakutsiko dituzte. Amaia Mindegia

Itturrondo elkarteak antolatu du zazpigarren aldiz

Aurten zazpigarren urtez, Itturrondo elkarteak Udalaren laguntzarekin, besta antolatu du larunbat honetarako, urriaren 9rako, Urriruko besta deitua. Arratsaldean emanen zaie hasiera ekitaldiei eta goizeko 06:00etatik erretzen ari den aretzea afalduz akituko dira.

Aurten zazpigarren urtez, Itturrondo elkarteak Udalaren laguntzarekin, besta antolatu du larunbat honetarako, urriaren 9rako, Urriruko besta deitua.

Arratsaldean emanen zaie hasiera ekitaldiei. 17:00etatik aitzinera inguruko artisauek euren lanak erakusgai paratuko dituzte plazan. 18:00etatik aitzinera Zubietako Joaldunak karrikaz karrika ibiliko dira giroa animatzen. 19:00etan herri kirolek hartuko dute protagonismoa: harri-jasotzailea eta aizkolariak.

 

06:00etatik erretzen ari den aretzea afaltzeko

Afariaren txanda izanen da ondotik. Goizeko 06:00ak geroztik, Jaime Mindegiaren gidaritzapean erretzen dagoen aretzea dastatzeko aukera izanen da hurbiltzen direnentzat. Kanalean 200 kilo pisatzen dituen aretzea prestatuko da, eta 21:00etarako prest egon beharko du. Aurten, urtero bezala, karpa barruan izanen da, eta platera mahaian egonen da. Afarian, aretzeaz gain, salda, entsalada, fruta, gazta, irasagarra, eta edariak behar diren guztiak izanen dira, baita kafea eta kopak ere. Guztira 200 lagunendako afaria izanen da, muga kopuru horretan mugituko delakoz.

Afaltzeko orduan zozketa bat eginen da, Nafarroako eta herriko produktuekin. Eta Frantxixko akordeoilariak alaituko du gaua. Herritar gehienak ez ezik, inguruko herrietatik ere jende andana hurbilduko da Beintza-Labaienera egun horretan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun