Enpresa kudeaketa hobetzeko ikastaroak antolatu ditu Cedernak

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 7a

Alkaiagako zentroan eta Elizondoko Arizkunenean eginen dira

Nafarroako mendialdean kokatuta dauden eta enpresa kudeaketa hobetu nahi duten autonomo eta enpresa ttiki eta ertainei zuzendutako tailerrak antolatu ditu Cedernak. Urrian Alkaiagan eta azaroan Elizondoko Arizkunenean eskainiko dira.

Nafarroako mendialdean kokatuta dauden eta enpresa kudeaketa hobetu nahi duten autonomo eta enpresa ttiki eta ertainei zuzendutako tailerrak antolatu ditu Cedernak. Lehenbiziko ikastaroak Alkaiagan duen egoitzan izanen dira. Urriaren 19an eta 21ean Fakturen eta kobrantzen kudeaketa izanen da eta urriaren 26an eta 28an Nire lanak ematen al dit etekinik? Enpresako kostuen kudeaketa. Bi ikastaroak goizeko 09:00etatik 12:00etara eginen dira. Informazioa eta izen ematea 948 625122 telefonoan egiten ahal da, 10:00etatik 14:00etara.

Ikastaro hauek Elizondoko Arizkunenean ere errepikatuko dira. Azaroaren 9an eta 11n “Fakturen eta kobrantzen kudeaketa eginen da. Azaroare 16an eta 18an, berriz, enpresako kostuen kudeaketaren ingurukoa. Bi ikastaroak goizeko 09:00etatik 12:00etara eginen dira. Hemen ere informazioa eta izen ematea 948 625122 telefonoan egiten ahal da, 10:00etatik 14:00etara.

Bertze aldetik, enpresa ttiki eta ertainak informazioaren eta komunikazioaren teknologiara hurbiltzeko ikastaroak ere antolatu dira Cederna Garalur elkartearen ekimenez. Informazio gehiago: www.cybersudoe.eu web orrian

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun