Hegaztien Mundu Eguneko ekitaldiak arrakastatsuak izan dira asteburuan

TTIPI TTAPA 2010ko urr. 6a, 14:16

Bertizen hogei kabi jarri zituzten neska-mutikoek. Utzitako argazkia

Ehun lagun baino gehiago hurbildu ziren igandean Lizarietara, hegaztien pasa ikustera

Hegaztien Mundu Egunarekin lotuta Bertizen eta Etxalarren asteburuan egindako ekitaldiak “arrakastatsuak izan dira antolaketa eta partehartze aldetik”, Bertizko Partzuergoak, Etxalarko udalak eta Mírame Navarra al natural enpresatik jakinarazi dutenez. Gisa honetako jardunaldia lehen aldiz egin da Nafarroan eta ekitaldi ezberdinen antolaketan Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren eta Gorosti, SEO/Birdlife, Aranzadi eta Birding Navarra elkarteen laguntza izan dute.

Joan den ortzegunean, “Nómadas del viento” filmea ikusgai izan zen Etxalarko Kultur Etxean eta ortziralean, diapositiba emanaldia eta solasaldia izan ziren, Ricardo Rodriguez argazkilaria, Juan Dean Gorosti elkarteko biologoa, SEO/Birdlifeeko Ramo Elosegi eta Jose Ardaiz, biologo, albaitari eta argazkilariarekin.

Larunbat goizean, Bertizko Iturburua bidexkatik ibilbide gidatua egin zen eta Madril, Hondarribia, Tolosa, Uharte Arakil edo Elizondotik hurbildutako 16 lagunek hartu zuten parte eta bertako hegaztiak ikusi zituzten. Arratsaldean, zenbait azalpen eman ondotik, hegaztiendako 20 kabiak paratu ziren haurrendako jolas-parke inguruan.

Etxalarko Kultur Etxean, bien bitartean, hegaztiei eraztunak zergatik eta zertarako jartzen zaizkien azaldu zuten Aranzadiko kideek. Ondotik, xaguxaharrei buruzko solasaldia eskaini zuen Juan Tomas Alcalde biologoak.

Ehun lagun hegaztien pasa ikusten

Igande goizean, Etxalarko Lizarietan pasako hegaztiak ikusteko aukera izan zen eta ehun pertsona baino gehiago hurbildu ziren, tartean Patxiku Irisarri Etxalarko alkatea, Izaskun Goñi Bertizko Partzuergoko gerentea, “Mírame! Navarra al natural” enpresako Juan Goñi gerentea eta Jokin Larunbe, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko Habitat ataleko burua.

Aranzadik eraztun jartzeko tailer zientifikoa ere ezarri zuen. Haize zakarraren ondorioz ez zen harrapaketa aunitzik egin, baina jendeak lan horren berri izan zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!