Elizondoko Lur aretoan jokatuko da Nafarroako Euskal Kantu Txapelketaren finala

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 6a

Euskal Kantu txapelketako saioa, 2008an Altsasun. Artxiboko argazkia

Izen emateko epea zabalik dago urrian, euskal irratietan

Euskal Kantuzaleen Elkartearen ekimenez, eta urteko hitzorduari hutsik egin gabe, abian da dagoeneko Nafarroako Euskal Kantu Txapelketaren edizio berria. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta hilabete honetan, urrian, izanen da horretarako aukera. Finala Elizondoko Lur dantzalekuan eginen da azaroaren 20an.

Euskal Kantuzaleen Elkartearen ekimenez, eta urteko hitzorduari hutsik egin gabe, abian da dagoeneko Nafarroako Euskal Kantu Txapelketaren edizio berria.

Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta hilabete honetan, urrian, izanen da horretarako aukera. Interesatuek hainbat bide dituzte apuntatzeko: Euskal Kantuzalearen Nafarroako egoitzara deituz (948 144706) edo idatziz (nafarroagaraia@kantuzale.net). Horrez gain, Nafarroako edozein irrati euskaldunetara joz ere eman daiteke izena: Xorroxin (948 581374) eta Karrape (948 610914) irratietan, erraterako.

Txapelketako lehendabiziko kanporaketa azaroaren 6an jokatuko da Etxarri-Aranazko Kultur Etxean. Bigarrena, berriz, Berriobeitiko (Artika) Maria de Maeztu Kultur Etxean eginen da eta finala, azkenik, Elizondoko Lur dantzalekuan, azaroaren 20an. Saio guztiak larunbatetan izanen dira, 18:00etan hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun