Nafarroako jubenil mailako buruz buruko pilota txapelketako final laurdenak jokatu dira

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 5a

Errekako Beñat Oronoz lesakarrak garaipen argia lortu zuen 22 urtez beheitiko kategorian. TTIPI TTAPA

Doneztebeko pilotalekuan, larunbat goizean

Nafarroako jubenil mailako buruz buruko pilota txapelketako final laurdeneko partidak jokatu ziren urriaren 2an, larunbat goizean Doneztebeko pilotalekuan. Zugarraldeko Andoni Iribarrenek 18 eta 8 irabazi zion Aralar Mendiko Andoni Anduezari; Zugarraldeko Xanti Mayans-ek 18 eta 4 irabazi zion Huarteko Ander Minari; hirugarren partidan, Errekako Adur Lasa etxarriarrak 18 eta 6 irabazi zion Aldabideko Alain Gabirondori. Lasak lehenbiziko urtea du Doneztebeko klubean eta lehenbiziko urtea jubeniletan, baina 1-5 galtzen hasi arren, bere sake eta joari esker nagusitu zen. Azken partidan, San Migueleko Dani Unanuak 18 eta 16 irabazi zion Irurtzungo Mikel Berazari.

22 urtez azpikoak

Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko pilota txapelketako partidak ere jokatu ziren larunbat arratsaldean Doneztebeko pilotalekuan. Oberenako Alberto Sotok 18 eta 6 irabazi zion Huarteko Ander Iraizotz-i; Oberenako bi pilotariren arteko lehian, Iñigo Etxamendik 18 eta 16 irabazi zion Mikel Etxaideri eta Oberenako Joseba Ezkurdiak 18 eta 3 irabazi zion Irurtzungo Iosu Barberenari.

Kategoria honetan, aipatzekoa da Errekako Beñat Oronoz lesakarrak Irurtzunen jokatu zuen partida, 18 eta 3 irabazi baitzion Irurtzungo Arañari. Ordu laurden bat aski izan zuen lesakarrak, bere sake zitala aprobetxatu eta arerioa mendean edukitzeko.

Diario Vasco txapelketa

Diario Vasco txapelketan, azkenik, promesas mailan, Baños de río Tobian jokatutako partidan, Errekako Bendoirok eta Errioxako Sanchok 15 eta 22 galdu zuten Artola eta Elejalderen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun