Berako udalak uztailaren 29ko osoko bilkuran Ilekuetako UU16 unitatean dagoen lur-eremu bat saltzeko erabakia hartu du. Partzela honetan, bi familiako etxebizitza bat egiteko aukera dago. Katastroan 13. poligonoko 156 partzela bezala ageri da eta 797,13 metro koadro neurtzen ditu eta 415,38 metro koadroko eraikigarritasuna du.
Ikusirik udalarentzat bere kokapen eta ezaugarriengatik ez duela interes berezirik, egokiena saldu eta ateratzen den diruarekin udalarentzat komenigarriagoa den bertze proiekturen bat antzinera ateratzea erabaki da. Proiektu hauen artean interesgarrienetako bat zaharretxe ondoko lurrak erostea da. Berako planean eremu berde bezala izendatua dagoen honetan, zati haundi bat, dagoeneko udalarena da eta bertze zatia erosiz gero, eremu berde zabal bat egiteko aukera dago zahar etxea eta Iturlandeta auzoen artean. Erreka bazterretik ibilbide bat ere egiteko aukera dago.
Partzela hau enkante publikoan aterako da eta ez du urbanizazio kargarik bere gain. Hasierako prezioa 206.000eurokoa izanen da udalak egindako tasazioaren arabera. Unitate honetan urbanizazio proiektua dagoeneko onartua dago naiz eta oraindik ez diren lanak hasi. Lanak ez badira epe batean hasten udalak bere gisa egiteko aukera aztertuko luke.