Euskararen Eguna ospatuko dute larunbatean Zubietan

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko urriaren 1a

Haurrek ere izan dute ongi pasatzeko aukera Zubietako Euskararen Egunean. Artxiboko argazkia

Ostiralean ere pintxo lehiaketa eta mus txapelketa jokatuko dira

Hutsik egin gabe, aurten ere urriko lehenbiziko larunbatean Euskararen Eguna eginen da. Egitarau konpletoa prestatu dute gazteek, ostiralean hasi eta larunbatean segitzeko. Ostiral arratsaldean hasiko dira ekitaldiak. 19:00etan pintxo lehiaketa eginen da Errandonea ostatuan, eta toki berean baina 22:00etan, mus txapelketa jokatuko da.

Hutsik egin gabe, aurten ere urriko lehenbiziko larunbatean Euskararen Eguna eginen da. Egitarau konpletoa prestatu dute gazteek, ostiralean hasi eta larunbatean segitzeko.

Ostiral arratsaldean hasiko dira ekitaldiak. 19:00etan pintxo lehiaketa eginen da Errandonea ostatuan, eta toki berean baina 22:00etan, mus txapelketa jokatuko da.

 

 

Egun haundia larunbatean

Goizean, 10:00etatik aurrera, herriko artisauek euren produktuak aterako dituzte. Zurgin-lanak, oihalarekin egindakoak eta bestelako gaiak nola lantzen dituzten ikusteko aukera izanen da.

10:30ean trikitilari eta joaldunek herrian barna itzulia eginen dute giroa alaitzeko.

12:30ean emakumezkoen herri kirolak izanen dira eta 14:00etan herri bazkaria Joxe Agirre eta Sebastian Lizaso bertsolariekin. Herri bazkarirako menu hau aukeratu dute gazteek: hasteko patea, zainzuriak, urdaiazpikoa eta bakailao tortilla, ondotik, txuleta entsaladarekin eta postretarako sagar tarta eta izozkia. Horiez gain, kafea eta kopa ere bai.

Bazkalondoan, trikipoteoa eginen da bertsolariekin eta 17:30ean txokolatada eskainiko da. Beranduago, 20:00etatik 22:00etara, Garraxi taldearekin dantzaldia izanen da. Tartean, 20:30 aldera, urdaiazpiko eder bat zozketatuko da.

Rock musika gustuko dutenek, berriz, 23:00etatik aurrera, kontzertuak izanen dituzte Mugalariak eta Askatu taldeekin.Akitzean, 01:00 inguruan, Garraxi taldearen saioa hasiko da berriz.

Gisa guzietako ekitaldiekin heldu da Euskararen Eguna. Ea dena ongi ateratzen den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun