Herrietako eskolen besta eginen da igandean Zugarramurdin eta Urdazubin

Margari eta Koro 2010eko urriaren 1a

Joan den urtean Iruritan bezala, goizean paseoa eginen dute ikasle, irakasle eta gurasoek. Artxiboko argazkia

Goizean paseoa eginen da Zugarramurdin eta gero bazkaria Urdazubin

Iruritari lekukoa hartuz, Zugarramurdi-Urdazubi eta Baztango Herrietako Eskolen hirugarren besta Zugarramurdin eta Urdazubin eginen da aurtengoan. Igande honetan, urriak 3, izanen da.

Iruritari lekukoa hartuz, Zugarramurdi-Urdazubi eta Baztango Herrietako Eskolen hirugarren besta Zugarramurdin eta Urdazubin eginen da aurtengoan. Igande honetan, urriak 3, izanen da. Goizean, 11:00etan oinez paseoa eginen da Zugarramurdin barna, eta eguerdian Urdazubiko frontoira joan eta bazkari autogestionatua eginen da. Bazkalondoren, berriz, dantzaldia izanen da 18:00 arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun