Bideko Abesbatzen kontzertu zikloa abiatu da larunbatean Urdazubin

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 1a

Nafarroako Abesbatzen Federazioak Urdazubin eta Azpilkuetan eskainiko ditu emanaldiak asteburu honetan. TTIPI TTAPA

Done Jakue Bidearekin lotura duten 47 herritan eginen da

Done Jakue Bideari lotutako 47 herritan abesbatzen emanaldiak entzuteko aukera eskainiz, Bideko abesbatzak izeneko programa paratu du aurten martxan Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak Nafarroako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean. Eta horren barne, heldu diren asteburuetan hainbat emanaldi eskainiko dira Urdazubin eta Baztanen.

Larunbat honetan, urriak 2, Urdazubiko elizan Nafarroako Abesbatzen Federazioak eskaini duen emanaldiaren ondotik, urriaren 3an, igande eguerdian, talde bera Azpilkuetako elizan aritu zen.

Urriaren 9an, Arizkunen Iruñeko gaztetxoen orfeoiak eskainiko du saioa, 19:00etan elizan. Urriaren 10ean Elizondok hartuko du lekukoa eta Doneztebeko Abesbatza elizan ariko da kantuan, 13:00etan hasita.

Urriaren 16ean Iruritako elizan, Loiola haur kantariak ariko dira, 19:00etan.

Urriaren 17an, azkenik, Giltzarri abesbatzak Berroetan eskainiko du emanaldia, 12:00etatik aitzinera elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun