Diana Iniestaren margo erakusketa izanen da Bertizen urrian eta azaroan

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 30a

Diana Iniestaren margolanetako bat.

"Juegos de luz" izenburupean ikusgai izanen dira Katalunian sortu eta Baztanen bizi den margolariaren lanak

Katalunian sortu arren, azkeneko hameka urteotan Erratzun bizi eta baztandartu den Diana Iniesta margolariak “Juegos de Luz” izeneko margo erakusketa zabalduko du urrian eta azaroan Bertizko Natur Parkean.

Katalunian sortu arren, azkeneko hameka urteotan Erratzun bizi eta baztandartu den Diana Iniesta margolariak “Juegos de Luz” izeneko margo erakusketa zabalduko du urrian eta azaroan Bertizko Natur Parkean.

Urriaren 1etik azaroaren 30era zabalduko da erakusketa. Lehenbiziko hamabortzaldian, urriaren 1etik 15era, asteburuetan eta besta egunetan egonen da ikusgai, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era eta lan egunetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.

Urriaren 15etik azaroaren 30era, berriz, asteburu eta jai egunetako arratsaldeko ordutegia murriztuko da eta lan egunekoekin parekatuko da. Honela, egunero egonen da zabalik erakusketa, 10:00etatik 13:30era goizez eta 16:00etatik 17:30era arratsaldez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun