Zazpigarren urtez segidan Nafarroa izan da zazpi herrialdeen lehian txapeldun

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Goiko argazkian Nafarroa Garaiarekin aritu ziren kirolariak ageri dira. Koldo Alduntzin

Lasto altxatzeko txapela banatzean eztabaida sortu zen

Euskal Herrian joka­tzen den herri kirol txapel­ketarik haundiena Nafa­rroa Garaiaren­tzat izan da aurten ere. Irai­laren 11n jokatu zen Hen­daian­ (Lapurdi) Euskal He­­rriko Zazpi Herrial­deen Arteko Herri Kirol Txapelketaren XXII. edizioa eta zazpigarren aldiz segidan, Nafarroa Garaiak ez zuen hutsik egin. Gipuzkoa sailkatu zen bigarren; Lapurdi hiruga­rren; Bizkaia laugarren; Zuberoa bosgarren; Nafarroa Beherea seigarren eta Araba zazpiga­rren. Hamar kiroletan aritu ziren: txokor-bil­tzen, txin­gekin, zakuekin, harri-altxatzen, lasto-­altxa­tzen, orga jokoan, in­gudearekin, arpanean, aizkoran eta sokati­ran.

Lehendabiziko lehiak eman zion Nafarroa Garaiari lehen txapela. Txokorrak biltzen, Fernando Etxegarai beratarrak ordezkatu zuen Nafa­rroako taldea, eta 50 txokor biltzeko 06:11.03ko denbora egin ondotik, bera izan zen garaile.

50 kiloko txingak eramaten, Mielanjel Sukun­tza leitzarra aritu zen Nafarroa Garaiarekin eta bigarren sailkatu zen (17 plaza eta 22,35 metro egin zituen).

Harri-altxatzen ere bigarren postua eskuratu zuen Nafarroak, Unai Bertiz sunbilda­rrarekin. 100 kiloko zilin­droarekin 36 jasoaldi egin zituen bi minutuz.

Ingudearekin Joakin AIoroa iturendarra aritu zen. Txukun aritu zen bera ere eta biga­rren sailkatu zen: 18 kiloko in­gudeari 93 jasoaldi egin zizkion minutu eta erdiko denboran.

Lastoarekin sortu zen eztabaida. Xabi Sein­ igantziarra aritu zen eta 22 altxaldi egin zituen bi minututan eta 23.a denboraz kanpo, segundo eskasean. Biz­kaiko Jon Lapazaranek ere 22 al­txal­di egin zituen baina denboraz kanpoko al­txal­dia egiteko Xabik baino segundu batzuk gehiago behar izan zituen. Nafa­rroako Herri Kirol Federaziotik adierazi dutenez, «garbi ikusi zen Xabik irabazi zuela proba». Baina lasto-jasotzeko txapela banatzerakoan, oholtzatik Jon Lapazaran deitu zuten txapela ja­sotzera joateko eta «ezustean harrapatu zituen Sein eta Lapazaran». Txapela banatu ondotik konturatu ziren epail­eak egindako aka­tsaz: aktan ez zuen ja­rri Xabi Seinek denboraz kan­po egindako altxaldia; 22 altxaldi egin eta lana utzi balu bezala apun­tatu zuten. Saioa bu­katutakoan epaileak onartu zuen aka­tsa, Seini barkamena eskatuz. Eta Lapazarenek ere Seini bueltatu zion txapela, bera izan zela garaile eta txapela berea zela erranez. Baina badirudi aktetan ez zutela deus ere aldatu eta markagailuan ere Nafarroa bigarren gelditu zela proba honetan. Horri erantzunez, Nafa­rroako Herri Kirol Federazioak errekur­tsoa aurkeztekoa zen.

Aizkoran lortu zuen Nafarroak bertze garaipena, Donato La­rre­txea aranztarrarekin. 105 zen­timetroko enborraren lau epaiak 05:03.97­ko denboran ebaki zituen.

Sokatiran, berriz, Amaiurko taldeak ordez­katu zuen Nafarroa. 640 kiloko pisuan, zor­tzi tiralarirekin ligaxka moduan erabaki zen txapela eta bigarren gelditu ziren amaiurtarrak. Iñaki Urrutia taldeko ordezkariarekin batera, Fermin Iparragirre, Jo­xean­­tonio Iriarte, Juan Mari Irigoien, Joxemi Ben­goetxea, Esteban Mendiburu, Oskar Te­lle­txea, Iñaki Iriarte eta Miel­joxe Ariztia aritu ziren lanean.

 

Nafarroako zortziko sokatira txapelketa

Ohi bezala, azaroan jo­katuko da Nafarroako 8x8 Sokatira Txapelketa. Eta parte hartu nahi duten gizonezko eta emakumezkoek lehenbailehen eman behar dute izena, Federaziora deituz (948 450900).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun