UGT eta CCOOk deitutako greba orokorrak segida eskasa izan du eskualdean

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 29a, 16:50

UGTko ordezkariek elkarretaratzea egin dute Doneztebeko Enplegu Bulegoaren aitzinean. Alicia del Castillo

Lesakako Arcelor-Mittal inguruan langileen %5-10ean eragin du, baina ez produkzioan

Espainiako Gobernuak ezarri gogo duen lan-erreformaren kontra protesta egiteko UGT eta CCOO sindikatuek irailaren 29an deitutako greba orokorrak segida eskasa izan du eskualdean. Lesakako Arcelor-Mittalen, erraterako, langileen %5-10a gelditu da. UGTko ordezkariek Donezteben elkarretaratzea egin dute.

Espainiako Gobernuak ezarri gogo duen lan-erreformaren kontra protesta egiteko UGT eta CCOO sindikatuek irailaren 29an deitutako greba orokorrak segida eskasa izan du eskualdean.

Errate baterako, lantegi handienean, Lesakako Arcelor-Mittalen, goizeko produkzio-txandan eta bulegoetako txanda normalean, langileen %5 eta %10 artena izan da greba egin duena, langileen batzordetik jakinarazi dutenez. Bertze gainerakoan, lan-jarduerak normaltasunez segitu du eta grebak ez duela produkzioan eraginik izan jakinarazi dute.

Alkaiaga, Zalain, Aparan eta bertze industrialdeetan ere kasik ez da somatu grebaren eraginik.

Hori bai, UGT sindikatuak deituta, hamar minutuko elkarretaratzea egin da Doneztebeko Enplegu Bulegoaren aitzinean, negoziazio kolektiboaren aldeko pankarta batekin. Patxi Altxu UGTko ordezkariak aipatu duenez, “pena da Europa osoan erreibindikazioak egiten ari garen egun hauetan, sindikatu batzuk bat ez egitea grebarekin. Herritar guzieneskubideek aldeko borrokan ari gara eta espero dugu lan erreforma ez gauzatzea. Dena den, zerbait lortzen bada, ez da gure eskualdearen elkartasunarengatik izanen”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun