Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketak Saran eginen du geldialdia larunbat honetan, urriak 2, txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko baita egun horretan herrian. Lur Berri aretoan izanen da, 20:00etan hasita.
Sei bertsulari hauek ariko dira lehian: Ekhi Erremundegi, Mixel Xalbador, Eneritz Zabaleta, Xan Alkhat, Maindi Murua eta Bixente Luku. Bakoitzak hamabina bertsu puntuagarri bota beharko ditu.