Egun hauetan, Ipar Euskal Herri osoan iragaiten ari den bigarren bertsu xapelketa Senperen hasi zen, Bertsularien Lagunak elkarteak Larraldea etxalde kulturalean egin zuen aurkezpen ekitaldiarekin. Final haundia Donibane Lohizuneko Jai Alain jokatuko da hazilaren 13an. Egun hortan, bertsulariak entzuteaz gain, Zoe Bray margolari gazte euskaldunberriak marraztu dituen erretratuak ikusteko parada izanen du publikoak. Andoni Iturriotz senpertarrak galdeturik 22 bertsularien aurpegiak margotu ditu Zoe Brayk, hauen artean, Amets Arzallus txapelduna, Sustrai Kolina, Xanpun, Txomin Ezponda, Mattin eta Xalbador, baita aspaldiko koblakari senpertarrak ere: Batista Millox, Ganix Halsouet eta nolaz ez Matxin Irabola. Urriaren 9an, 18:00etan, ate idekitze eguna eginen da Larraldean margo hauek erakusteko. Amoztarrak eta, oro har, bertsuzaleak gomitatu ditu Andoni Iturriotzek.