Zortzigarren kantu xaharren eguna Larraldean ospatuko da urriaren 10ean

Franck DOLOSOR 2010eko irailaren 29a

Azken kantu xaharren bazkaria 2008ko buruilean. Artxiboko argazkia

Bazkarira joan nahi duenak aitzinetik eman behar du izena

Senpere aldeko euskal kantu xaharren eguna urriaren 10ean iraganen da, Amotzen La­rraldean. Zortzigarren aldikoz, adin haundiko senpertarrak eta kantu zaleak elgarretaratuko dira kantu zonbaitzuen eskaintzeko.

Azken urteetan, kantu, bertsu eta testu andana bildu ahal izan da bazkari herrikoi hauen karietarat. Bildu den ondare guzia zonbait disketan, bideo eta liburutan hedatu ditu gero Oxtikenekoak elkarteak. Horiek oro balio haundikoak dira gure ahozko ondarearen lekukoak baitira.

Kantu xaharren egunak bide egiten du eta aurten Eneko Bessonart eta Sébastien Etcheve­rry kantari gazteek lekukoa hartu dute egunaren apailatzearen ardura beren gain hartuz. Besta hortan, eta egun hortako bazkarian parte hartzeko, izenak eman behar dira lehen bai lehen Senpereko turismo bulegorat deituz: 05 59 54 11 69.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun