Herrietako eskolen besta igandean Zugarramurdin eta Urdazubin

Margari eta Koro 2010eko irailaren 29a

Goizean paseoa eginen da Zugarramurdin eta gero bazkaria Urdazubin

Iruritari lekukoa hartuz, Zugarramurdi-Urdazubi eta Baztango Herrietako Eskolen hirugarren bes­ta Zuga­rramurdin eta Urdazubin eginen da aurtengoan. Igande honetan, urriak 3, izanen da.

Goizean, 11:00etan oinez paseoa eginen da gure herrian barna, eta eguerdian Urdazubiko frontoira joan eta bazkari autogestionatua eginen da. Bazkalondoren, berriz, dantzaldia izanen da 18:00 arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun