Azken aldian Ezkurran egin diren ezkontzak bereziak izaten ari dira. Abuztuan, adibidez, ezkontzera zihoan bikoteak Zubietako joaldunen laguntzarekin egin zuen herritik ermitarainoko bidea.
Irailean, bestalde, beste ezkontza baten aurretik, Barranka Ostatuko Joseba ezkongaiak aharietara duen afizioa tarteko, lagunek Ahari apustu izugarria izenarekin egin zioten ezkondu aurreko agurra.