Xaloa Telebista Ezkurran

Fernando ETXEBERRIA 2010eko irailaren 29a

Xaloa Telebistako bi erreportari Ezkurra aldean ibiliak dira hilabete honetan. Irailaren 10ean, herriko irudiak grabatzen aritu ziren, eta seguruenik, aldizkari hau argitaratzen denean oraindik telebistan emitititu gabeak izanen dira.

Izenari buruzko informazioa eman zitzaien, baita historia azaldu ere, eta herriaren eta herritarren jabe zela pentsatzen zuen Ezku­rrako Aznar jauntxoaren eta herritarren arteko gorabeherak ere kontatu zitzaizkien Xaloakoei, herritarrak bere morroiak zirela uste bai­tzuen jauntxo hark.

Elkarrizketa eta bitxi­keria horiez gain, elizan, frontoian, ermitan, laba­deroan eta aurten 100 urte bete dituen Barranka Ostatuan ere hartu zituzten irudiak, baita XVII. mendekoa den Portonean ere. Etxe honek oraindik manten­tzen duen tximini haundiari begira eta 260 me­tro koadroko ganbaran ibili ziren.

Irailaren 10ean grabatutakoa Xaloa Telebistan ikusteko aukera izanen da, baina seguru aski baita Interneten www.tokiko.tv web orria­n ere.

Aipatu, bestalde, duela hilabete batzuk ETBk ere Ezkurrako irudi batzuk emititu zituela, Ollingo burdinola eta meategienak, hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun