Polaineko bizitza errentan emateko lehiaketa zabaldu du Eratsungo Udalak

Fernando ETXEBERRIA 2010eko irailaren 29a

Hasieran, 15 urterako hartzen ahal izanen da errentan

Eratsungo Udalak lehiaketa bidez esleituko du Polainean dagoen etxebizitzaren alokairua. Hasiera batean, 15 urte­rako emanen du erren­tan, eta hasierako prezioa hilabeteko 220 eurokoa izanen da.

Irailaren 17ko Nafa­rroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen iragarkia Udalak, eta hortik hasita 15 egun baliodunekoa izanen da eskaerak aurkezteko epea.

Baldintzak eta puntuazioen gaineko oina­rriak Eratsungo udaletxean eskura daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun