Bera, Lesaka, Elizondo eta Doneztebeko merkatariak prestakuntza ikastaroak egiten ari dira

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Doneztebeko ikastaroan bezeroarenganako arreta nola hobetu behar den landu zuten. Nafarroako Merkatarien Federazioa

Ikastaroetan izen emateko aukerarik ez dago

Merkatari ttikiak indar­tzeko asmoz, pres­takun­tza ikastaroak eginen dituzte eskualdeko merka­tariek hila­bete honetan. Iraileko hirugarren as­tean, Donezteben beze­roarenganako arreta hobetzeko teknikak landu zituzten. Urria­ren 18tik 29ra, komertzioa kudea­tzeko informatika ikasta­roa eskainiko da Elizondon. Azaroan, erakusleihoak antolatzeko teknika aurreratuen inguruan ber­tze ikastaro bat emanen da Lesakan. Azaroa­ren 2tik 15ra emanen da. Beran, me­r­ka­tari­tzara egokitutako paketeria eta bilgarrien erabileraz ariko dira, azaroa­ren 16tik 22ra. Tokirik ez, eta ezin da ikastaroetan parte hartu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun