Gazte Asanbladak antolatutako argazki lehiaketaren bozketa eta sari banaketa eskolan egin dira

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Malerrekako Gazte Asanblada

Malerrekako Gazte Asanbladak antolatutako argazki lehiaketaren bozketa parte-hartzailea eta sari banaketa Legasako eskolan egitekoak ziren irailaren 25ean. Horretarako zenbait gai proposatu zituzten: herriko bestak, Amalurra, sexua, drogak eta Euskal Herria. Gai bakoitzeko argazki bozkatuenaren egilearentzat saria banatzekoa zen, eta gainera, bozketan parte hartu zuten guztien artean ere zozketa egitekoa zen sari bat banatzeko. Goian ageri den irudi horixe izan da Gazten Asanbladak argazki lehiaketa iragartzeko erabilitako kartela. Ea hu­rrengo alean saridunen berri emateko moduan garen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun