Onddo eta Zizen Kofradiaren egun haundia eginen da igande honetan

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Joan den urtean Irujo, Urko, Arrauz eta Argiñano izendatu zituzten Kofradiako kide berri. Artxiboko argazkia

Larunbatean kazuela lehiaketa eginen da

Aitzineko urteetan bezala, eta garaia ailegatzearekin batera, On­ddo eta Zizen Kofradiak antolatutako ospakizunek ez dute hutsik eginen. Asteburu honetan izanen dira.

Larunbatean, urriak 2, kazuela lehiaketa eginen da. Gainera, gonbidatuak izanen direla iragarri dute antolatzaileek.

Halere, igandekoa izanen da Kofradiaren egun haundia eta egun osoko egitaraua antolatu dute:

• 09:00etan kofradeei harrera eginen zaie bainuetxean.

• 10:00etan Meza, Arangurengo abesbatzarekin.

• 11:30ean herri kirolak Migeltxo Saralegiren eskutik.

• 12:00etan onddo lehiaketa. Aldi berean, onddoak eta Nafarroako produktuak dasta­tzeko aukera izanen da frontoian.

• 13:30ean publikoaren artean zozketa eginen da. Onddoak eta Gijueloko ur­daiaz­pikoa zozketatuko dira.

• 15:00etan bazkaria, gonbidatuekin.

• 17:30ean kofradien zirkuito-termala, gonbidatuekin.

• Ondotik Tokongo.

• 18:30ean igerileku termalean 25 erlaxio ibilbide (zozketa).

• 19:30ean igerileku termalean 25 erlaxio ibilbide (zozketa).

Aipatutakoez gain, bai larunbatean eta bai igandean ere, txaranga, txistulari eta akordeoilarien doinuak aditzeko aukera izanen da.

 

Iaz bortz kide berri

Joan den urtean Irujo pilotaria, Urko kantaria, Julian Arrauz mikologoa, Alfonso Salido sukaldaria eta Karlos Argiñano izendatu zituzten kofrade. Aurtengoak nor izanen diren momentuz ez dute iragarri. Aipatu, bertzalde, joan den urtean 100 kilo onddo pres­tatu zituztela Ko­fradiako ospakizunen harira, ikusi behar aurtengoa nola joaten den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun