Zazpigarren Urriruko Besta eginen da urriaren 9an

Amaia MINDEGIA 2010eko irailaren 29a

Arratsaldean artisauen erakusketa izanen da eta gauean aretzea izanen da afaltzeko. Amaia Mindegia

Afariko txartelak hartzeko azken eguna igande hau izanen da

Aurten zazpigarren urtez, Ittu­rrondo elkarteak Udalaren lagun­tzarekin, besta antolatu du urriaren 9rako, Urri­ruko besta deitua.

Arratsaldean emanen zaie hasiera ekitaldiei. 17:00etatik aitzinera inguruko artisauek euren lanak erakusgai paratuko dituzte plazan. 18:00etatik aitzinera Zubietako Joaldunak ka­rrikaz karrika ibiliko dira giroa anima­tzen. 19:00etan herri kirolek hartuko dute protagonismoa: harri-jasotzailea eta aizkolariak.

 

06:00etatik erretzen ari den aretzea afaltzeko

Jaime Mindegia goizean 06:00etan presta­tzen hasitako afariaren txanda izanen da ondotik. 06:00ak geroztik erre­tzen dagoen are­tzea dastatzeko aukera izanen da hurbiltzen direnentzat. Kanalean 200 kilo pisatzen dituen are­tzea prestatuko da, eta 21:00etarako prest egon beharko du. Aurten, urtero bezala, karpa ba­rruan izanen da, eta platera mahaian egonen da. Afarian, aretzeaz gain, salda, entsalada, fruta, gazta, irasagarra, eta edariak behar diren guztiak izanen dira, baita kafea eta kopak ere. Guztira 200 lagunendako afaria izanen da, muga kopuru horretan mugituko delakoz.

Afaltzeko orduan zozketa bat eginen da, Nafarroako eta nola ez, Labaiengo produktuekin. Eta Frantxixko akordeoilariak alaituko du gaua. Herritar gehienak ez ezik, inguruko he­rrietatik ere jende andana hurbilduko da Bein­tza-Labaienera egun ho­rretan.

Afarirako txartelak Ittu­rrondo elkartean, Herriko Ostatuetan eta Baleztena dendan egonen dira salgai. Erosteko azken eguna urria­ren 3a, igande hau, izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun