Herri sarrerako zubian egin diren konponketa lanak akituak izanen dira aldizkari hau argitaratzerako. Espainiako Gobernuaren Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren Programaren bidez, 33.945,60 euroko dirulaguntza eman zen eta horrekin zubian hormigoia bota da eta horrez gain, herri bazterretan hondatutako losak ere moldatu dira. Duela bi aste hasi zituen obrak Narbarteko Iriarte enpresak, eta joan den astean azken erremateak egiten ari zen.