DATUA
5 EURO gehiago ordaindu beharko ditu herri bazkarirako irailaren 29a baino beranduago apuntatzen denak.
Hutsik egin gabe, aurten ere urriko lehenbiziko larunbatean Euskararen Eguna eginen da. Egitarau konpletoa prestatu dute gazteek, ostiralean hasi eta larunbatean segitzeko. Ostiral arratsaldean hasiko dira ekitaldiak. 19:00etan pintxo lehiaketa eginen da Errandonea ostatuan, eta toki berean baina 22:00 etan, mus txapelketa jokatuko da.
Egun haundia larunbatean
Goizean, 10:00etatik aurrera, he rriko artisauek euren produktuak aterako dituzte. Zurgin-lanak, oihalarekin egindakoak eta bestelako gaiak nola lantzen dituzten ikusteko aukera izanen da.
10:30ean trikitilari eta joaldunek herrian barna itzulia eginen dute giroa alaitzeko.
12:30ean emakumezkoen herri kirolak izanen dira eta 14:00 etan herri bazkaria Joxe Agirre eta Sebastian Lizaso bertsolariekin. He rri bazkarirako menu hau aukeratu dute gaz teek: hasteko patea, zain zuriak, urdaiazpikoa eta bakailao tortilla, ondotik, txuleta entsaladarekin eta postretarako sagar tarta eta izoz kia. Horiez gain, kafea eta kopa ere bai.
Asteazkena, hilak 29, da bazkarirako txar te lak hartzeko azken eguna. 25 eurotan okindegian, Errandonea os ta tuan eta Herriko Ostatuan egon dira. Egun ho rre tatik aurrera apunta tzen denak bost euro gehiago or dain du beharko ditu.
Bazkalondoan, trikipoteoa eginen da bertsolariekin eta 17:30ean txokolatada eskainiko da. Beranduago, 20:00etatik 22:00etara, Garraxi taldearekin dantzaldia izanen da. Tartean, 20:30 aldera, urdaiazpiko eder bat zozketatuko da.
Rock musika gustuko dutenek, berriz, 23:00etatik aurrera, kontzertuak izanen dituzte Mugalariak eta Askatu taldeekin.Akitzean, 01:00 inguruan, Garraxi taldearen saioa hasiko da berriz.
Gisa guzietako ekitaldiekin heldu da Euskararen Eguna. Ea dena ongi ateratzen den.