Euskarabidea Nafarroako Euskararen Institutuak 32.000 euroko laguntza eman du aurten euskarazko kultur-jarduerak egiteko eta euskara interneten sustatzeko. Kopuru horretatik 28.058 euro kultur-jarduerak euskaraz garatzen dituzten Nafarroako 37 entitaterentzat izan dira, eta Ibintza Kultur Taldeari ere zati bat egokitu zaio. Zehazki, 991,74 euroko dirulaguntza hartuko du.