Bidasoko hirugarren BTT martxak Behobia eta Bertiz lotu zituen lehen aldiz

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Behobiako Puntxas gasolindegi ingurutik abiatu ziren ibilbide luzeko txirrindulariak. Utzitako argazkia

Bizilagun eta bisitarien partehartze haundia azpimarratzen du antolakuntzak

Bertizko Turismo Partzuergoak bere poztasuna ageri du Bidasoako mendi bizikleta martxaren hirugarren edizio honetan 120 lagunek parte hartu zutelako, Behobia eta Bertiz arteko 45 kilometro dituen ibilbide luzearen eta Sunbilla eta Bertiz arteko 12 kilometro dituen ibilbide laburraren artean.

Bertizko Turismo Partzuergoak bere poztasuna ageri du Bidasoako mendi bizikleta martxaren hirugarren edizio honetan 120 lagunek parte hartu zutelako, Behobia eta Bertiz arteko 45 kilometro dituen ibilbide luzearen eta Sunbilla eta Bertiz arteko 12 kilometro dituen ibilbide laburraren artean.

Gipuzkoako partehartzaileak Zarautz, Tolosa, Hondarribia, Irun, Lezo eta Errenteriatik etorri ziren. Nafarrak, berriz, Bortziriak, Baztan eta Malerrekako herri aunitzetatik hurbiltzeaz gain, Iruña, Atarrabia, Mutiloa, Sarriguren eta Soraurenetik ere iritsi ziren. Bi bizkaitar ere etorri ziren espreski Bidasoko ibilbide honetan parte hartzera.

Aunitzek ez zuten Bidasoko bide berdea ezagutzen eta arras iritzi ona eragin zien. Nahiz eta erabat egokitua ez egon, ibiltzen ahal da eta paisaia erakargarriaz gozatzeko aukera ematen du. Antolakuntzarekin ere gustura gelditu ziren, hogei bat lagunek parte hartu baitzuten dena ongi atera zedin. Partzuergoaren establezimendu desberdinetatik (landetxeak, hotelak, camping eta aktibitate enpresak) etorri ziren laguntzaileak. Igantziko Udalak ere lagundu zuen, okerren dagoen Igantzi eta Sunbilla arteko tuneleko zola konpontzen.

Ibilbidearen bukaeran, hameketakoa eskaini zitzaien partehartzaileei Bertizko Natur Parkean eta Rural Kutxa, Nafarmendi eta Bertizko Partzuergoaren emandako opariak banatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun