Turismo Bulegoa

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Aitor Arotzena

Uztailean hasi bazen ere, Gobernuko Turismo zuzendari nagusia eskualdera eto­rria zela aprobetxatuz, lehengo autobus geltokian dagoen Turismo Bulegoa bisita­tu zuten Gobernu eta udal ordezkariek irailaren 10ean. Bulegoko ordutegiaz gain, eguneko 24 orduz kon­tsulta­ daiteke informazioa, kanpoan ukimen pantaila bi­dez­ko ordenagailua baitu.

Udan Virginia Fernandez aritu da bu­le­­goan eta, dioenez, «abuztuan eguneko 50-60 bat bisitari izan ditugu, baina irailean jautsi egin da. Gehien­bat baz­kaltze­ko toki eta Malerrekako baliabideez galdezka etor­tzen dira, Zu­bieta­ko erro­ta, Donamariako Jauregia, Leur­tza­ko urtegiak…».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun