Erreka Elkartea ereserkia egiten

TTIPI TTAPA

34 urte bete ditu aurten Erreka Kirol Elkarteak, baina ez du ereserkiarik izan inoiz. Orain bada, hori dute helburu elkartean eta ho­rretan ari da lantalde bat. Aipatu, bertzalde, sortu zenetik bi urtera, 100.000 bisitak gainditu dituela blogak –www.erre­ka.org­­–.

Denboraldi berriari begira, berriz, urriaren 16an hasiko dute Errekako eskubaloi taldeek liga, biek etxe­tik kanpo. Erreka A Tute­ran ariko da Bardenas taldearen kontra. Erreka B, aldiz, Burlatan, Burlada B taldearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun