Bertiz BTT enpresaren inaugurazioa

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Aitor Arotzena

Bizikletaren munduarekin lotura zuzena duen enpresa berria zabaldu dute Ameztiakoek: Bertiz BTT mendi bizikleta zentroa. Irai­laren 10ean inauguratu zuten Nafarroako Gobernuko ordezkariekin batera. Bizikle­tak alokatzen dituzte eta 500 kilometro baino gehiago duten 12 ibilbide egin dituzte, GPSan eta kartogra­fian bilduak. Hiru lagun aritu dira horretan sei hilabetez: Patxi Irazoki, Cristina Arbues eta Alvaro Goñi. Lokalean dutxak, taile­rrak, mate­riala, etxera itzul­tze­ko furgoneta… eskain­tzen dituzte. Bertakoeentzako hilabetero ateraldiak antola­tzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun