166 jokalari eta 10 talde izanen ditu denboraldi honetan Futbol Taldeak

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Neska-mutil aunitz mugituko ditu denboraldi honetan Doneztebe Futbol Taldeak. Aitor Arotzena

Guraso talde baten ekimenez sortu zen kluba 2003an

Urteekin indartzen ari da Donez­tebe Futbol Taldea, eta 39 jokalarirekin hasi zen taldea izatetik, 166 jokalari eta hamar talde izatera pasatu da.

Kluba 2003an sortu bazen ere, kirol ibilbidea 2004 bukaeran hasi zuen. Geroztik haun­­di­­­tuz joan da: 2005/­­­2006 denboral­dian 67 jokalari izan ziren; 2006/­2007­an 78 jokalari; 2007/­2008­an 124; 2008/­2009­an 129; 2009/­2010­ean 147 jokalari eta den­bo­ral­­di hone­tan hamar taldetan 166 joka­lari izanen di­tu. Hain zuzen, hilaren 17an egin zuten denboraldiko aurkezpena. Aurten, gainera, le­hen­ aldiz, neskak ere futbol-11n ariko dira, azken urteetan futbol-7an eta areto-futbolean ibili ondotik.

Aparan inguruan futbol-zelaia eraikitzeko lehen urratsak eman dira, eta hurrengo denboraldia zelai berrian hastea litzateke Futbol Taldearen ametsa, baina bitartean, etxeko partidak Elizondo, Uharte eta Taxoa­ren jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun