Bestetako programan argitaratu zen laguntzaileen zerrendan aipamenik egin ez zitzaien laguntzaileei barkamena eskatu die Ulibeltzak Elkarteak. Amaia Ileapaindegia, Fonda ostatua eta Zaldua izan ziren agertu ez zirenak.
Bide batez, eskerrak eman nahi izan dizkie bestetan laguntza eman zuten guztiei: Maria Jesus harategia, Marisol denda, Amaia Ileapaindegia, Ariztigain kanpina, Ruiz denda, Zaldua, Kontxa gasolindegia, Itturburu ostatua, Fonda ostatua, Sasoi Eskabazioak, Lizun gaztandegia, Renault, Oreberri okindegia eta Udala. Bestetako ekitaldietan parte hartu eta lagundu zuten guztiak ere eskertu nahi izan ditu Ulibeltzak Elkarteak.