Bidegurutzean erdiko karrila egiteko asmoa baztertu egin du Gobernuak

Itxaso ARRIETA 2010eko irailaren 28a

«Teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den alternatiba» bilatuko omen du Herrilan Sailak

Maiz izan dugu azken aldian bidegurutzearen gaia hizpide. Baina aldi honetan ere bada ho­rren inguruko berri bat: bidegurutzean au­rrei­ku­sia zegoen itxaroteko erdiko erraila egiteko asmoa baztertu egin du Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuak. Herritarrek erre­pide nagusiaren bertze maila batean egitea nahi dute, azpiko aldetik edo gaineko aldetik, eta ho­rri erantzuteko «teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den alternatiba» bilatuko dutela jakinarazi du Laura Alba Gobernuko Herrilan kontseilariak.

Irail hasieran, Doneztebeko IAT zentroaren inaugurazioan egindako protestek eta Pako Errandonea alkateak eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak izandako solasaldiak ondorioa izan dutela dirudi. Orduan, presidenteak he­rritarren borondatearen kontrako proiekturik ez zela eginen aipatu omen zion alkateari. Erdiko karrila abudo samar egiteko modua izan arren, sarre­ra-irteerak bertze maila batean eraikitzea diru-baliabideen arabera eginen da. Alkatea lanak lehenbailehen egitearen alde dago, «baina segurtasun gehiago izanen badu, esperoan egoteko prest gaude. Baina beti erran dugu dirua gastatzen hastekotan, gauzak ongi egin eta betirako soluzio duin bat nahi dugula».

 

Urriaren 7ko mozketa zalantzan

Soluzio duin horren alde hurrengo errepide mozketa urria­ren 7rako hitzartua dago, baina Iruñetik emandako az­ken eran­tzuna ikusiz, lerro hauek idazterakoan oraindik erabaki gabea zen egin ala ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun