Abian da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketa

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Bertsulari Xapelketaren aurkezpenean Amets Arzallus, Zoe Bray, Joana Itzaina eta Maurice Agerretxe antolakuntza arduraduna www.xilaba.net

Finala azaroaren 13an jokatuko da Donibane Lohizunen

Irailaren 18an hasi zen Muskildin (Xiberoa), Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari txapelketa, hiru he rrial de hauetako txapelketaren bigarren edizioa. Hiru kanporaketek, bi finalerdik eta final haundiak osatuko dute txapelketa eta azaroaren 13an jakinen da nor den nor den aurtengo txapelduna. Donibane Lohizuneko pilotalekuan eginen da fina la.

 

20 bertsulari

Guztira 20 bertsularik hartuko dute parte txapelketa honetan, eta horietatik ia denak 30 urtez beheitikoak dira. Mi xel Aire Xalbador II.a da adinik gehien duena, 66 urtekoa. Hauek dira ber tsolariak: Odei Barroso (Urruña), Patxi Iriart (Hiri buru), Bixente Hirigarai (Baigorri), Joanes Etxe barria (Barkoxe), Ximun Cazaubon (Jatsu), Ramuntxo Christy (Aihe rra), Miren Artetxe (Hendaia), Xumai Murua (Azkaine), Kristiñe Txoperena (Hendaia), Gillen Hiribarren (Itxasu), Txomin Elosegi (Hazparne), Mattin Luku (Donibane Garazi), Ekhi Erremundegi (Baiona), Mixel Xalbador (Urepel), Eneritz Zabaleta (Baiona), Xan Alkhat (Armendaritze), Maindi Murua (Azkaine), Bixente Luku (Donibane Garazi), Amets Arza llus (Hendaia) eta Sus trai Colina (Urruña).

 

Larunbatean Saran

Muskildiko lehendabiziko kanporaketaren ondotik, bigarrena Aihe rran (Baxenabarre) joka tzekoa zen joan den asteburuan eta hiruga rren eta azkena Saran jokatuko da larunbat honetan, urriak 2.

Hiru kanporaketetatik sailkatzen diren onenekin finalerdiak jokatuko dira: urriaren 16an Luhuson (Lapurdi), 17:00 etan Harri xuri aretoan, Amets Arzallus iazko txapelduna eta bertze bortz sailkatuak ariko dira lehen finalerdian. Urria ren 23an Gabadiko (Ba xe nabarre) Herriko gelan (17:00) jokatuko den bigarren finalerdian, Sus­trai Colina eta bertze bortz sail katu ariko dira. Final nagusia Doniba ne Lohizuneko pilotalekuan jokatuko da azaroa ren 13an, 17:00 etan.

 

Sarrerak

Finalaurreko sarrerak lekuan berean salduko dira eta finalekoak aitzinetik eros daitezke. Ai tzinetik 15 eurotan egun berean 18 eurotan. Ber tzeak bertze, Senpereko Larraldean egonen dira salgai, eta bai Internet bidez ere: www.xilaba.net atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun