Nafarroako jubenil mailako buruz buruko pilota txapelketako final laurdenetako zenbait partida jokatu dira irailaren 25ean, larunbat goizean Doneztebeko pilotalekuan.
Lehenik, Aralar Mendiko Anduezak 18 eta 15 irabazi zion Txarutako Arizmendiri; ondotik, Zugarraldeko Mayans-ek 18 eta 6 irabazi zion Oberenako Larrayari; San Migueleko Unanuak 18 eta 12 irabazi zion Txarutako Apeztegiari eta hondar partidan, Irurtzungo Berazak 18 eta 17 irabazi zion Huarteko De la Fuenteri.
Final laurden hauetan Errekako bi ordezkari elkarren kontra ere aritu ziren, baina Arbizun jokatu behar izab zuten larunbat arratsaldean. Etxarri-Aranazko Adur Lasak 18 eta 11 irabazi zion Mikel Maia lesakarrari. Galdu arren, Lesakakoak berriz ere plazagizona dela erakutsi zuen eta estu hartu zuen adituen ustez txapelketa irabazteko faboritoetako bat denari.
22 urtez beheitiko buruz buruko txapelketan, Errekako Mikel Mindegiak 16 eta 18 galdu zuen Irurtzungo Barberenaren kontrako partidan.
Diario Vasco txapelketa
Diario Vasco txapelketan, jubenil mailan, Errekako Beñat Oronoz eta Txarutako Antton Jauregik 22 eta 9 irabazi zieten Errekako Aritz Juanenea eta Galartzari, Egiako pilotalekuan. Lesakako aurrelariak partida bikaina jokatu zuen. Senior kategorian, berriz, Elezkanok eta Txarutako Gaizka Otxandorenak 22 eta 13 irabazi zieten Aurresa Saiazeko Apezetxea goizuetarrari eta Titin III elkarteko Peñas-i, partida bikain baten ondotik.