Hutsik egin gabe, aurten ere Joaldunen Eguna antolatu zuten joaldunek eta Ibintza Kultur Taldeak elkarlanean. Goiz-goizetik hasi ziren joare soinuak hedatzen eta abudo hasi ziren behelainoa uxatzen ere, eguzki goxoari leku emanez. Goizeko ohiko bueltaren ondotik, jendetza bildu zen plazan Larretxea eta Nazabalen arteko lehia ikustera. Hortik aitzinera, besta gaueko ordu ttikiak arte luzatu zen.