Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuko Errepideek Kontrol eta Kontserbaziorako Zentrotik jakinarazi dutenez, gaueko ordutegian karril mozketak izanen dira aste honetan N-121-A errepidean, Oieregi, Azkazkorro, Belate eta Almandozko tuneletan.
Honela, irailaren 30eko gauean, Bertizarana inguruko Oieregi eta Azkazkorroko tuneletako karril bat moztuko da, 23:00etatik 05:00etara, haizagailu edo bentiladoreen errebisio lanak egiteko. Irailaren 27, 28 eta 29an, astelehen, astearte eta asteazken gauetan, ordutegi berean, Belate eta Almandozko tuneletako karril bat moztuko da, hor ere bentiladoreak errebisatzeko.