Donato eta Oihan Larretxea aita-semeak lehen aldiz elkarren kontra lehiatuko dira Nafarroako aizkolari txapelketa nagusiaren finalean, heldu den igandean Etxarri-Aranatzen. Kanporaketa irailaren 26an, igandea arratsaldean jokatu zen Uharte-Iruñean. Aizkolari bakoitzak bosna pago-enbor moztu behar izan zituen, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko, hain zuzen urriaren 3ko finalean eginen duten lanaren erdia. Zortzi aizkolari aritu ziren lehian eta eta Floren Nazabalek egin zuen denborarik onena (11:58), Lopez bigarren sailkatuari minutu bateko aldea aterita (12:59). Hirugarren eta laugarren izan ziren Antonio Senosiain (14:56) eta Donato Larretxeari (14:57), berriz, kasik hiru minutu atera zizkien. Finalerako azken txartela ematen zuen bosgarren posturako lehia estua izan zuten Oihan Larretxeak eta Jon Rekondo leitzarrak. Azkenean, segundu bakarreko aldearekin nagusitu zen beratarra. (15:09 eta 15:10). Zazpigarren postua Manolo Kañamaresek eskuratu zuen (16:30) eta zortzigarrena Ander Erasun aurtiztarrak (16:32). Dena den, aurten ez du inork mailarik galduko. Mikel Mindegiak eta Joxejuan Barberenak txapelketan parte ez hartzea erabaki zutenez, beraiek izanen dira maila galduko dutenak.
Sailkapena:
1. Floren Nazabal (Etxarri-Aranatz): 11:58
2. Juan Jose Lopez (Lezaun): 12:59
3. Antonio Senosiain (Olague): 14:56
4. Donato Larretxea (Bera): 14:57
5. Oihan Larretxea (Bera): 15:09
6. Jon Rekondo (Leitza): 15:10
7. Manolo Kañamares (Arostegi): 16:30
8. Ander Erasun (Aurtiz, Ituren): 16:32