Igande honetan, irailaren 26an, Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko da Uharte-Iruñan, 17:30etik aitzinera. Zortzi aizkolari arituko dira lehian: Floren Nazabal (Etxarri Aranatz); Donato Larretxea (Arantza); Juan Jose Lopez (Lezaun); Antonio Senosiain (Olague); Manuel Kañamares (Arostegi); Ander Erasun (Aurtiz-Ituren); Jon Rekondo (Leitza) eta Oihan Larretxea (Bera). Mikel Mindegia eta Jose Juan Barberenak txapelketan parte ez hartzea erabaki zuten, ondorioz, beraiek izanen dira maila galduko dutena bi aizkolariak. Beraz, bertzeek ez dute mailaz jausteko kezkarik izanen. Lehen bortz sailkatuek, berriz, Etxarri Aranatzen urriaren 3an, 13:00etatik aitzinera jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute, Kanporaketa saioan, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko dute.