Nafarroako jubenil mailako buruz buruko pilota txapelketako final laurdenetako partidak jokatuko dira irailaren 25ean, larunbatean 09:45etik aitzinera Doneztebeko pilotalekuan. Lehenik, Txarutako Arizmendi Aralar Mendiko Anduezaren kontra ariko da; ondotik, San Migueleko Sanz eta Huarteko Mina ariko dira nor baino nor; Zugarraldeko Mayans, Oberenako Larrayaren kontra ariko da ondotik; San Migueleko Unanua Txarutako Apeztegiaren kontra eta bosgarren eta hondar partidan, Huarteko De la Fuente eta Irurtzungo Berazaren arteko norgehiagoka izanen da. Final laurden hauetan Errekako bi ordezkari elkarren kontra ariko dira. Arbizun, larunbatean 16:30ean hasiko den jaialdiko bigarren partidan Mikel Maia lesakarra, Adur Lasaren kontra ariko da.
Diario Vasco txapelketa
Diario Vasco txapelketan, berriz, larunbatean 18:00etan, Errekako Beñat Oronoz eta Txarutako Antton Jauregi, Errekako Aritz Juanenea eta Galartzaren kontra ariko dira.