Beti Gazteko bigarren taldeak eta Gure Txokoako talde nagusiak derbia jokatuko dute igandean

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 24a

Doneztebeko neskak futbol handian ariko dira lehen aldiz, larunbatean Elizondon. Aitor Arotzena

Oraindik hasteko zeuden futbol talde gehienek asteburuan ekinen diote denboraldiari

Futbol talde batzuk dagoeneko hirugarren jardunaldia jokatuko badute ere, bertze batzuk estreinekoa izanen dute asteburu honetan. Errate baterako, Doneztebeko emakumeak hameka hamekaren kontrako futbolean lehen aldiz arituko dira ofizialki, larunbat arratsaldean Elizondoko Giltxaurdin jokatuko den partidan. Gainerakoan, bertze partida berezia Lesakako Mastegin jokatuko dute igande arratsaldean Beti Gazteko bigarren taldeak eta Gure Txokoako talde nagusiak.

Hauek dira asteburuko norgehiagokak:

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera KE – CD Lagunak, igandean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Touring - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Errenteriako Fanderian.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Beti Gazte B - Gure Txokoa derbia igandean 16:00etan Mastegin.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Berriozar – Baztan, larunbatean 16:00etan Berriozarren.

CD Urbasa - Doneztebe FT, igandean 17:00etan Zudairen.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Behobia - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Irungo Artia zelaian.

Gure Txokoa – Dunboa Eguzki, larunbatean 17:00etan Matzadan.

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Baztan – CD Estella, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Beriain – Aurrera, larunbatean 16:00etan Beriainen.

Inter de Pamplona B – Doneztebe, larunbatean 17:30ean Taxoaren.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte – Real Union B, igandean 18:00etan Mastegin.

Gure Txokoa – Landetxa, larunbatean 11:30ean Matzadan.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe – CD Gares, larunbatean 11:30ean Taxoaren.

Baztan atsedena

Nafarroako infantilen lehen mailan

Baztan – CD Iruña, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin

CD Amigo – Doneztebe, larunbatean 12:15ean Amigón.

CD Ademar – Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Sarrigurenen.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe – AD San Juan, Taxoaren larunbatean 09:45ean.

Nafarroako emakumezkoak erregionala

Doneztebe – CA Marcilla Aurora, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun