Urrozko San Migel bestak irailaren 24an abiatuko dira

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 24a

Beti bezala, mahai inguruan ederki moldatuko dira urroztarrak. TTIPI TTAPA

Ortziral arratsaldeko altxaferoaren ondotik lau egun segidan besta izanen da eta bosgarrena, San Migel Egunean

Irailaren 24an, ortziral arratsaldeko 18:00etan hasiko dira Urrozko San Migel bestak, altxaferoarekin. Ondotik zopak banatuko dira Herriko Ostatuan eta gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Salaberrirekin.

Irailaren 24an, ortziral arratsaldeko 18:00etan hasiko dira Urrozko San Migel bestak, altxaferoarekin. Ondotik zopak banatuko dira Herriko Ostatuan eta gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Salaberrirekin.

 

Pilota eta musa larunbatean

Larunbatean, 11:30ean Gorritiren animalien ikuskizuna izanen da plazan. 12:30ean mus txapelketa jokatuko da. 18:00etatik aitzinera pilota partidak jokatuko dira eta ginkana ere izanen da. Arratsalde eta gauez dantzaldia izanen da Itzalak taldearen eskutik.

 

Aizkora apustua igande eguerdian

Irailaren 26an, igandean, goizez eta arratsaldez haurretzako puzgarriak izanen dira. 13:00etan aizkora apustua: Donato Larretxea eta Raul Kastro, Anjel Arrospide eta Xabier Mindegiaren kontra. 18:00etan trikitixa emanaldia izanen da eta ilunabarrean patata tortilla eta postre lehiaketa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Agerralderen eskutik.

 

Herri bazkaria astelehenean

Irailaren 27an, astelehen goizez mus txapelketa jokatuko da. Eguerdian herri bazkaria eginen da Jexux Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariekin. Ondotik sokatira eta txinga saioak izanen dira. Bazkarian, ilunabarrean eta gauez, musika izanen da Joxe Anjelen eskutik.

 

San Migel eguna asteazkenean

Egun bateko atsedenaldiaren ondorik, irailaren 29an, asteazkenean, San Migel egun handia ospatuko dute Urrozen. 12:00etan Meza Nagusia izanen da. Ondotik herriko gazteen arteko herri kirolak. Bazkal aitzinetik herritar guzientzat zizka-mizkak eskainiko dira Herriko Ostatuan. Arratsaldez haurrentzako jokoak izanen dira. Ondotik herriko pala txapelketaren finala jokatuko da. Akitzeko bestetako azken dantzaldia izanen da Agerralderen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun